2009.go abuztuaren 31tik irailaren 4ra jokatu zen Arrano
Elkarteko XII. Xake Txapelketa. Euskara dakiten jokalarientzat antolatutakoa
zen, haien arteko euskarazko harremana sustatzeko asmoz.
19 jokalarik parte hartu zuten (iaz baino 3 gutxiagok).
Arrano Elkartea, Amaiur, Gazte Berriak, Mikel Gurea, Orvina eta Paz de Ziganda
taldeetakoak ziren. Arrano Elkartea talde antolatzailea izan zen Torneora
jokalari gehien eraman zuena. Torneoak Euskal ELOrako eta Nafarroako ELOrako
balio zuen.
Bigarren jardunaldian, 10 urteko Mikel Ortega Orvinako
jokalariak xakearen panoraman oraingo balioa dela erakutsi zuen: Joseba Otano
gainditu zuen (3 aldiz Torneo hau irabazita duena).
Hirugarren jardunaldian, Mikel Ortegak Xabier Abaurrea
garaitu zuen. Mikel Torres, beltzekin, Aritz Idiazabali nagusitu zitzaion.
Horrela, 3 puntuz buruan geratu ziren.
Adrian Ortega eta Adrian Leranoz puntu erdira geratu
ziren, haien arteko berdinketa egin ondoren. Joseba Otano titulurako borrokatik
erabat kanpo geratu zen, Olast Arrizibitaren aurka bigarren porrota jasan
ondoren.
Laugarren jardunaldian, Mikel Torresek eta Mikel Ortegak
berdindu zuten. Adrian Leranozek (Aritz Idiazabalen aurka) eta Adrian Ortegak
(Iñaki Arrizibitaren aurka) irabazi eta liderrak harrapatu zituzten.
Azken jardunaldian, lau jokalariek haien artean erabaki
zuten Txapelketa. Beltzekin Leranozek Mikel Ortega gainditu zuen. Txuriekin
Mikel Torresek berdin egin zuen Adrian Ortegaren aurka.
Iaz bezala, puntuz berdinduta geratu ziren Leranoz eta
Torres eta, iaz bezala, Bucholzek Leranozen alde egin zuen. Paz de Zigandako
jokalaria bigarren aldiz irabazi du Txapelketa hau eta marka guztiak apurtu
ditzake, saiatuz gero.
Mikel Ortegak irabazi zuen 14 urtez azpikoentzat
gordetako trofeoa, normalean Manex Insaustik eramaten zuena. 4 aldiz trofeo
horren jabe izan da, baina aurten ez du parte hartzerik izan.
Azpimarratzekoa izan zen Olast Arrizibita gaztearen Torneoa.
4 puntuz bukatu eta hirugarren geratu zen. Torneoko garailearen aurka soilik
galdu zuen.
Hurrengo urtean berriz ere xakea eta euskara lotzen
saiatuko da Arrano Elkartea eta XIII. edizioa jokatuko da.